ikusi-makusi
27 nov 2010
26 nov 2010
Ardo gorri naparra
Ardo gorri naparra
A, a, a,Ardo gorri naparra:
eztarriko lakarra,
kentzen hau den azkarra.
A, a, a.
Kentzen hau den askarra.
A, a, a,
Hau den ardo bikaina!
Edan zagun nahi aina,
naiz argitu bekaina.
E, e, e,
Ni ardoaren alde,
goiz eta arratsalde
beti naiz haren galde.
I, i, i,
Hi haut nere edari,
hik jartzen nauk kantari,
ta sarritan dantzari.
O, o, o,
Honek jartzen nau bero,
eta sarritan ero,
edanaz egunero.
U, u, u,
Hau den gure erregu:
ardoa behar degu,
nahiz uda ta nahiz negu
Antoni, Antoni
Antoni, Antoni
Antonek: Antoni! Antoni!
zure atean nago ni.
Antonik: Ai, Anton! Ai, Anton!
ate ondoan, or konpon.
Antonek:
Hormatxoriak negu gorrian
ez du atsegin elurra:
zerua goibel, kabia hotza,
ta janari gabe lurra.
Ai, maite, nere bihotzak duen
zure hotzaren bildurra!
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.
Antoni...!
Antonik:
Enarak ez du behin egindako
kabirik inoiz aldatzen:
urtero beti kabi haretan
umeak ditu bazkatzen.
Bañan zu, Anton, enara txarra
zaitut neretzat bilatzen:
jai bakoitzean nexka berria
ikusten zaitut maitatzen.
Ai, Anton...!
Antonek:
Enarak ere, bere kabia
galduta badu ikusten,
biderik gabe, haruntz ta honuntz
kabitik du aldegiten.
Egarri dagoen bere bihotzak,
zuk eman ezik edaten,
berriro ere ibiliko da
gogorik gabe nunbaiten.
Antoni...!
Antonik:
Zure bihotza egarri dela,
esan didazu bertsotan:
neronek ere ikasia dut
arrazoi duzula hortan.
Zu beti zabiltz edari bila,
ikusi zaitut askotan:
baina neurriz gain, egarri hori
itotzen duzu ardotan.
Ai, Anton...!
Antonek: Antoni! Antoni!
kalabaza-zale ez naiz ni.
Antonik: Ai, Anton! Ai, Anton!
aize preskuari, gabon!
zure atean nago ni.
Antonik: Ai, Anton! Ai, Anton!
ate ondoan, or konpon.
Antonek:
Hormatxoriak negu gorrian
ez du atsegin elurra:
zerua goibel, kabia hotza,
ta janari gabe lurra.
Ai, maite, nere bihotzak duen
zure hotzaren bildurra!
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.
Antoni...!
Antonik:
Enarak ez du behin egindako
kabirik inoiz aldatzen:
urtero beti kabi haretan
umeak ditu bazkatzen.
Bañan zu, Anton, enara txarra
zaitut neretzat bilatzen:
jai bakoitzean nexka berria
ikusten zaitut maitatzen.
Ai, Anton...!
Antonek:
Enarak ere, bere kabia
galduta badu ikusten,
biderik gabe, haruntz ta honuntz
kabitik du aldegiten.
Egarri dagoen bere bihotzak,
zuk eman ezik edaten,
berriro ere ibiliko da
gogorik gabe nunbaiten.
Antoni...!
Antonik:
Zure bihotza egarri dela,
esan didazu bertsotan:
neronek ere ikasia dut
arrazoi duzula hortan.
Zu beti zabiltz edari bila,
ikusi zaitut askotan:
baina neurriz gain, egarri hori
itotzen duzu ardotan.
Ai, Anton...!
Antonek: Antoni! Antoni!
kalabaza-zale ez naiz ni.
Antonik: Ai, Anton! Ai, Anton!
aize preskuari, gabon!
Andre Madalen
Andre Madalen
Andre Madalen,
andre Madalen
laurden erdi bat olio,
Aitak saria ekarritzian
amak ordainduko dio.
Amak ordaintzen ez balinbaio
aitak ordainduko dio,
Aitak ordaintzen ez balinbaio
or konpon eta adio.
andre Madalen
laurden erdi bat olio,
Aitak saria ekarritzian
amak ordainduko dio.
Amak ordaintzen ez balinbaio
aitak ordainduko dio,
Aitak ordaintzen ez balinbaio
or konpon eta adio.
Amnistiaren dema
Amnistiaren dema
Amnistiaren alde,
zigortuen alde,
gu ere haiekin bat,
zigorpean gaude.
Ez dugu izaterik
aske haiek gabe
haiekin askatuko
bait gara gu ere.
Amnistiaren dema
garaipen eguna
lortzen ari garena
lortuko duguna.
Amnistiaren demak
bakea du izar
eta askatasuna
oinarrizko indar
herri dena agian
hego eta ipar
gau borroka dugu ta
garaipena bihar.
Amnistiaren dema...
Zaudete zihur haiek
ez dute etsiko
zihur ez ditugula
guk ere utziko.
Denak noizbait etxean
zutik eta tinko
egon zihur lortuko
dugula betiko.
Amnistiaren dema...
Hitzak: X. Amurizazigortuen alde,
gu ere haiekin bat,
zigorpean gaude.
Ez dugu izaterik
aske haiek gabe
haiekin askatuko
bait gara gu ere.
Amnistiaren dema
garaipen eguna
lortzen ari garena
lortuko duguna.
Amnistiaren demak
bakea du izar
eta askatasuna
oinarrizko indar
herri dena agian
hego eta ipar
gau borroka dugu ta
garaipena bihar.
Amnistiaren dema...
Zaudete zihur haiek
ez dute etsiko
zihur ez ditugula
guk ere utziko.
Denak noizbait etxean
zutik eta tinko
egon zihur lortuko
dugula betiko.
Amnistiaren dema...
Doinua: Anje Duhald
Ameriketera joan nintzan
Ameriketera joan nintzan
Ameriketera joan nintzan
zentimorik gabe
handik etorri nintzan maitia
bost miloien jabe.
Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza.
zentimorik gabe
handik etorri nintzan maitia
bost miloien jabe.
Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza.
Amak ezkondu ninduen
Amak ezkondu
ninduen
Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin, (Bis)
senarrak bazituen
larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin. (Bis)
Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori? (Bis)
hartu ta leihotikan
jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik. (Bis)
"Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori, (Bis)
pazientziz pasa hitzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi." (Bis)
Deabruak daramala
interesatua, (Bis)
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua. (Bis)
hamabost urtekin, (Bis)
senarrak bazituen
larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin. (Bis)
Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori? (Bis)
hartu ta leihotikan
jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik. (Bis)
"Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori, (Bis)
pazientziz pasa hitzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi." (Bis)
Deabruak daramala
interesatua, (Bis)
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua. (Bis)
Ama begira zazu
Ama begira zazu
Ama begira zazu
leihotik plazara:
ni bezalakorikan
plazan bai ote dan? (Bis)
Plazan bai ote dan? (Bis)
Lai lara lai tra la…
Begiak erne ditut,
bi zangoak arin:
hainbertze dohainekin
ez nauke mutxurdin. (Bis)
Ez nauke mutxurdin. (Bis)
Lai lara lai tra la…
Mutikoen artean
itzul-inguruka,
gizongaitzat baduzket
dotzenan hamaika. (Bis)
Dotzenan hamaika. (Bis)
Lai lara lai tra la…
Heldu den primaderan
arropa xuritan,
ederra izanen naiz
mahain sainduetan. (Bis)
Mahain sainduetan. (Bis)
Lai lara lai tra la…
Haurra, ahal badaide,
hala izan bedi:
lehen gure aldi zen
orain zuen aldi. (Bis)
Orain zuen aldi. (Bis)
Lai lara lai tra la…
leihotik plazara:
ni bezalakorikan
plazan bai ote dan? (Bis)
Plazan bai ote dan? (Bis)
Lai lara lai tra la…
Begiak erne ditut,
bi zangoak arin:
hainbertze dohainekin
ez nauke mutxurdin. (Bis)
Ez nauke mutxurdin. (Bis)
Lai lara lai tra la…
Mutikoen artean
itzul-inguruka,
gizongaitzat baduzket
dotzenan hamaika. (Bis)
Dotzenan hamaika. (Bis)
Lai lara lai tra la…
Heldu den primaderan
arropa xuritan,
ederra izanen naiz
mahain sainduetan. (Bis)
Mahain sainduetan. (Bis)
Lai lara lai tra la…
Haurra, ahal badaide,
hala izan bedi:
lehen gure aldi zen
orain zuen aldi. (Bis)
Orain zuen aldi. (Bis)
Lai lara lai tra la…
Altza Felipe!
Altza Felipe!
Altza Felipe! Trun la lai,
trun la lai, trun la lai
Altza Felipe! Trun la lai,
trun la, trun la lai. (Bis)
trun la lai, trun la lai
Altza Felipe! Trun la lai,
trun la, trun la lai. (Bis)
Alferraren astea
Alferraren astea
Astelehena,
jai ondoren alferra
Ezer ez egiteko
ez goaz lanera.
Asteartea,
euria goitik behera,
busti egingo gara,
ez goaz lanera.
Asteazkena,
osaba ezkontzen da
ta jai hartzen badu,
ez goaz lanera.
Osteguna,
amonaren eguna,
festa hau ospatzeko,
ez goaz lanera.
Ostirala,
haginetako mina
aspirina hartuta,
ez goaz lanera.
Larunbata,
egun erdiko lana,
egun erdiagatik
ez goaz lanera.
Igandea,
lantegia itxita
lana egin nahi baina
ezin joan lanera.
jai ondoren alferra
Ezer ez egiteko
ez goaz lanera.
Asteartea,
euria goitik behera,
busti egingo gara,
ez goaz lanera.
Asteazkena,
osaba ezkontzen da
ta jai hartzen badu,
ez goaz lanera.
Osteguna,
amonaren eguna,
festa hau ospatzeko,
ez goaz lanera.
Ostirala,
haginetako mina
aspirina hartuta,
ez goaz lanera.
Larunbata,
egun erdiko lana,
egun erdiagatik
ez goaz lanera.
Igandea,
lantegia itxita
lana egin nahi baina
ezin joan lanera.
Aldapeko
Aldapeko
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari.
Txiruliruli, txiruliruli,
nork dantzatuko ote
du soinutxu hori.
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari.
Txiruliruli, txiruliruli,
nork dantzatuko ote
du soinutxu hori.
Aitorren hizkuntza zaharra
Aitorren hizkuntza zaharra
Aitorren hizkuntza zaharra
nahi dogu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zañetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar dogu.
Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez dot aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duen
hizketa garbia.
Gora euskara maitea
zoragarriena
euskaldunen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hizkuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.
nahi dogu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zañetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar dogu.
Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez dot aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duen
hizketa garbia.
Gora euskara maitea
zoragarriena
euskaldunen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hizkuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.
Aitite dala tutulunberde
Aitite dala
tutulunberde
“Aitite dala tutulunberde
amama dala masuste
aita yoan da Bitoriera
ama lepoan artute
aita etorri da Bitorietik
ama bidean galdute
Aitite dala tutulunberde
amama dala masuste”
amama dala masuste
aita yoan da Bitoriera
ama lepoan artute
aita etorri da Bitorietik
ama bidean galdute
Aitite dala tutulunberde
amama dala masuste”
Aita semeak
Aita semeak
Aita semeak tabernan daude
ama alabak jokoan.
Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.
Hondamendia gertatu zaigu
geure etxean horrela
guztiok bizi nahi dugu baina
nola biziko bestela?
Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.
Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.
ama alabak jokoan.
Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.
Hondamendia gertatu zaigu
geure etxean horrela
guztiok bizi nahi dugu baina
nola biziko bestela?
Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.
Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.
Hitzak: M. Zarate
Doinua: N. de Felipe
Doinua: N. de Felipe
Aita jainkoak egin banindu
Aita jainkoak egin banindu
Aita jainkoak egin banindu
Zeruetako giltzari,
azken orduan jakingo nuke
atea nori ireki.
Lehenengo aitari,
gero amari,
gero anai-arrebari
t´azken orduan ixil-ixilik
nere maite politari.
Gazte-gaztetik aitak eta amak
praile ninduen nonbratu,
estudioak ikasitera
Salamankara bialdu.
Salamankara nindoalarik
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.
Ezkondu nintzan,
bai ni ezkondu,
bai ta be sarri damutu,
praka baltzetan ari zuririk
ez zait sekula faltatu.
Zeruetako giltzari,
azken orduan jakingo nuke
atea nori ireki.
Lehenengo aitari,
gero amari,
gero anai-arrebari
t´azken orduan ixil-ixilik
nere maite politari.
Gazte-gaztetik aitak eta amak
praile ninduen nonbratu,
estudioak ikasitera
Salamankara bialdu.
Salamankara nindoalarik
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.
Ezkondu nintzan,
bai ni ezkondu,
bai ta be sarri damutu,
praka baltzetan ari zuririk
ez zait sekula faltatu.
Adios maitiak
Adios maitiak
Adios maitiak, Adios lagunak!
etorri da urrun joaitea,
bainan ere agian
Berriz itzultzea!
Pietunak ekarri zuenean
armadarako galdea
ez nakien nola gorde
Bihotzeko ilun betea...
Hor utzi behar bainintuen
Ait´ama, haurriden xokoa,
Ta hoiekin batean,
Zu, neure maitea...
Bihar zuetarik urrunduta,
Trenez joanen naizenean...
badakit oraidanik
zer duketan nik gogoan...
Asteko lan dorpea utzirik,
gazte lagun guztiak plazetan
ta ni, berriz hantxetan,
Kaserna barrian!...
Hitzak eta doinua:
etorri da urrun joaitea,
bainan ere agian
Berriz itzultzea!
Pietunak ekarri zuenean
armadarako galdea
ez nakien nola gorde
Bihotzeko ilun betea...
Hor utzi behar bainintuen
Ait´ama, haurriden xokoa,
Ta hoiekin batean,
Zu, neure maitea...
Bihar zuetarik urrunduta,
Trenez joanen naizenean...
badakit oraidanik
zer duketan nik gogoan...
Asteko lan dorpea utzirik,
gazte lagun guztiak plazetan
ta ni, berriz hantxetan,
Kaserna barrian!...
Abertzale jaio nintzan
Abertzale jaio nintzan
Abertzalea ni jaio nintzen
obelatxao belatxao,
belatxao, txao, txao
abertzalea ni jaio nintzen
ta abertzalea hilgo naiz.
Egun batean goiz goizetikan
obelatxao...
egun batean goiz goizetikan
etsaien aurka joan nintzan.
Eta burrukan hiltzen banaute
obelatxao...
eta burrukan hiltzen banaute
hartu zuk nire fusila.
obelatxao belatxao,
belatxao, txao, txao
abertzalea ni jaio nintzen
ta abertzalea hilgo naiz.
Egun batean goiz goizetikan
obelatxao...
egun batean goiz goizetikan
etsaien aurka joan nintzan.
Eta burrukan hiltzen banaute
obelatxao...
eta burrukan hiltzen banaute
hartu zuk nire fusila.
Ikastolako ereserkia
Ikastolako ereserkia
Plazara, euskara
plazara!
Euskaldun irakasle
eta ikasleok, dantzara!
geure Herriaren
geroa bait gara!
Bai
Arreba ta anaia...
Guk ere herri bat
izan nahi!
Geure lurrak
laiatuz eta irauliz,
Udaberriko emaitzaren zai!
Herri jakintza nahi dugu
eta jakintza Herriarentzat nahi!
Plazara, Euskara...
Ez
Erderarik ez!
Euskadin sortu
giñanez!
Denok Euskara
bakar bat nahi dugu
bizi giro ta
jakintza bidez,
mundu berri bat nahi dugu
Herri bakoitzat beretik emanez!
Plazara, Euskara...
plazara!
Euskaldun irakasle
eta ikasleok, dantzara!
geure Herriaren
geroa bait gara!
Bai
Arreba ta anaia...
Guk ere herri bat
izan nahi!
Geure lurrak
laiatuz eta irauliz,
Udaberriko emaitzaren zai!
Herri jakintza nahi dugu
eta jakintza Herriarentzat nahi!
Plazara, Euskara...
Ez
Erderarik ez!
Euskadin sortu
giñanez!
Denok Euskara
bakar bat nahi dugu
bizi giro ta
jakintza bidez,
mundu berri bat nahi dugu
Herri bakoitzat beretik emanez!
Plazara, Euskara...
Hitzak eta doinua: T. Monzon
18 nov 2010
4 nov 2010
IKUSTEN DUZU GOIZEAN
Ikusten duzu goizean
Ikusten duzu goizean
argia hasten denean,
menditto baten gañean,
etxe ttipitto aintzin txuri bat,
lau haitz haundiren erdian,
txakur txuri bat atean,
iturriño bat aldean
han bizi naiz ni pakean.
Nahiz ez den gaztelua,
maite dut nik sorlekua,
aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zait iduritzen
nonbait naizela galdua.
Nola han bainaiz sortua,
han utziko dut mundua,
galtzen ez badut zentzua.
Ez da lurrean gizonik,
printzerik ez erregerik,
ni baño hobeki denik.
Ba-dut andrea, ba-dut semea,
ba-dut alaba ere nik.
Osasun ona batetik,
ondasun nahiko bestetik...
Zer gehiago behar dut nik?
Goizean hasiz lanean,
arratsa heldu denean,
nagusi naiz mahaiean.
Kristau bat ona det hartu
nik emaztea hartzean.
Ez du me-egunean
sartuko, uste gabean,
txingar hezurrik eltzean.
Etxean ditut nereak,
akuillu, haitzur, goldeak,
uztarri eta hedeak.
Igazko ale ditut oraindik,
txoko guztiak beteak.
Nola igaro urteak
ematen badu besteak,
ez gaitu hilen goseak.
Landako hiru behiak,
esnez haunditu errapeak,
aratxe eta ergiak.
Bi idi haundi kopeta-txuri,
bizkar-beltz, adar-haundiak,
zikiro, bildots guriak,
ahuntzak eta ardiak...
Nereak dira guztiak!
Ez degu behar lurrean,
errez bizirik etxean,
utzi laguna gabean...
Jende beharrek ez dute jotzen
gure etxeko atean,
nun ez duten mahaiean,
otoruntz ordua danean,
lekua gure aldean.
Pello nere semea,
nahiz oraiño gaztea,
da mutiko bat ernea.
Goizean goizik bazken erdira,
ba-darama artaldea.
Baitu bere egitea,
segituz nere bidea,
ez du galduko etxea.
Nere alaba Kattalin
bere hamaika urtekin,
ongi doa amarekin.
Begiak ditu, amak bezela,
zeru-zola bezain urdin.
Oraingo itxurarekin
uste det, denborarekin,
andre on bat dion egin.
Nere emazte Maria
ez da andre bat haundia,
baña bai emazte garbia.
Muxu batentzat etxean ba-det
nik nahi detan guztia.
Galdegiten det grazia,
detan bezela hasia,
bukatzeko bizia.
argia hasten denean,
menditto baten gañean,
etxe ttipitto aintzin txuri bat,
lau haitz haundiren erdian,
txakur txuri bat atean,
iturriño bat aldean
han bizi naiz ni pakean.
Nahiz ez den gaztelua,
maite dut nik sorlekua,
aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zait iduritzen
nonbait naizela galdua.
Nola han bainaiz sortua,
han utziko dut mundua,
galtzen ez badut zentzua.
Ez da lurrean gizonik,
printzerik ez erregerik,
ni baño hobeki denik.
Ba-dut andrea, ba-dut semea,
ba-dut alaba ere nik.
Osasun ona batetik,
ondasun nahiko bestetik...
Zer gehiago behar dut nik?
Goizean hasiz lanean,
arratsa heldu denean,
nagusi naiz mahaiean.
Kristau bat ona det hartu
nik emaztea hartzean.
Ez du me-egunean
sartuko, uste gabean,
txingar hezurrik eltzean.
Etxean ditut nereak,
akuillu, haitzur, goldeak,
uztarri eta hedeak.
Igazko ale ditut oraindik,
txoko guztiak beteak.
Nola igaro urteak
ematen badu besteak,
ez gaitu hilen goseak.
Landako hiru behiak,
esnez haunditu errapeak,
aratxe eta ergiak.
Bi idi haundi kopeta-txuri,
bizkar-beltz, adar-haundiak,
zikiro, bildots guriak,
ahuntzak eta ardiak...
Nereak dira guztiak!
Ez degu behar lurrean,
errez bizirik etxean,
utzi laguna gabean...
Jende beharrek ez dute jotzen
gure etxeko atean,
nun ez duten mahaiean,
otoruntz ordua danean,
lekua gure aldean.
Pello nere semea,
nahiz oraiño gaztea,
da mutiko bat ernea.
Goizean goizik bazken erdira,
ba-darama artaldea.
Baitu bere egitea,
segituz nere bidea,
ez du galduko etxea.
Nere alaba Kattalin
bere hamaika urtekin,
ongi doa amarekin.
Begiak ditu, amak bezela,
zeru-zola bezain urdin.
Oraingo itxurarekin
uste det, denborarekin,
andre on bat dion egin.
Nere emazte Maria
ez da andre bat haundia,
baña bai emazte garbia.
Muxu batentzat etxean ba-det
nik nahi detan guztia.
Galdegiten det grazia,
detan bezela hasia,
bukatzeko bizia.
Hitzak: Jean Baptista Elizanburu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)